LAGUNTZA : c2c pertsonalizatu

Activités :
Catégories : info site
Type d'article : collaboratif (CC by-sa)

Zure pasa hitza aurkitu nahi duzu? Edo zure helbide elektronikoa eguneratu? edo eta zure ezizena ?...
Pasa hitza aldatzeko, erabiltzaile izenari loturiko helbide elektronikoa aldatzeko, irteera gidan erabiliko den izena aukeratzeko preferentzia pertsonaletan egin dezakezu!!

Izen-abizenak ere alda ditzakezu (irteera gidan erabiliko dena) eta baita ezizena ere(foroan erabiliko dena) !

Preferentzia pertsonalak orrialdera joateko, goialdean eskubitara dagoen Pertsonalizatu loturan klik egin eta leiho berriaren goialdeko menuan aurkituko duzu..

Eskualde konkretuak erakusteko filtro bat erabili al daiteke ? eta ekintzak ? Hizkuntza batean eginiko irteerak bakarrik erakusteko aukera ba al dago ?
Filtroa erabiliz hurrengo gauzak Pertsonalizatu ditzake :
* Erabiliko den hizkuntza
* Ekintza bati dagozkion irteerak erakutsi
* Eskualde bateko irteerak erakutsi
* (aukeraketa anitzak ere egin daitezke)

Filtroek cookie-ak erabiltzen dituzte, beraz zure nabigatzaileari cookie-ak onartzeko baimena eman behar diozu... Hau erabiltzen duzun nabigatzaileari-ari loturik dago eta ez konfigurazio pertsonalari !!

Filtroen aktibazioa Pertsonalizatu orrialdeko lehen leihoan egin dezakezu.

Ekintza bakar bat filtratu nahi baduzu, menuan ezkerretara dauden ikurretan klik egin dezakezu besterik gabe. Beste behin klik egin ezkero filtroa desaktibatu egingo da. Konfigurazio azkar honek aurretik aukeraturiko ekintzen konfigurazioa aldatuko du, baina hizkuntza edo eskualdeen lehentasuna gordeko du. konfigurazio azkarra erabiliz ezin dira ekintza bat baino gehiago aukeratu.

Filtro bat jartzen den momentuan Pertsonalizatu link-aren ondoan bonbilla bat agertzen da. Bonbillan klik eginez filtroa aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu.

Filtro honek hasiera orrialdea eta dokumentuen zerrendak aldatzen ditu.

Eskualdeak edo mendiguneak aukeratu ezero, bilaketak egiteko momentuan aukeraketa zerrenden hasieran agertuko dira.

Orrialdearen hizkuntza pertsonalizatu al daiteke ?
Orriaren goialdean dagoen Ondorengo hizkuntzan azaldu : fr | it | de | en | es | ca | eu-an aukeratuz egin zenezake.

Edukinen hizkuntza pertsonalizatu al daiteke ?
Dokumentuen itzulpenak hobetu egin dira. Dokumentua erabiltzailearen hizkuntzan ez bada existitzen, sistemak dauzkan hizkuntzetatik bat aukeratuko du, erabiltzaileak hizkuntza lehentasunak orrialdean egindako aukeraren arabera.
Hizkuntza lehentasunak orrialdera joateko, goialdean eskubitara dagoen Pertsonalizatu loturan klik egin eta leiho berriaren goialdeko menuan aurkituko duzu.

Dokumentu zerrenda batean, dokumentu bat agertuko da, erabiltzailearen hizkuntza lehentasuna erabiliz.

Dokumentu baten barnean (irteera, ibilbidea, artikuluak) Irakurri / itzuli : français | italien | allemand | anglais | espagnol | catalan | euskera esaldiak, deskripzioaren gainean, hizkuntzaz aldatzen uzten digu. Itzulpen automatikoa oraindik ez dabil, baina denborarekin hau ere eskuragarri izango da…

Foroan Avatar bat eta sinadura bat sartu al daiteke? Avatar eta sinadura gorde al daiteke?
Hau foroko profilean egin dezakezu: orrialde goialdeko zure izenean-ean clickatu eta gero Foroko profila jarraituz ezkerreko zutabean edo Foroko menutik abiatuzForoko profilean sartuta.

Identifikatuta zaudenean, avatar bat (ezizenaren azpiko argazkia) edo/eta sinadura bat ere sar dezakezu. Argazkiak 100 pixel zabaleran, 70 pixel altueran eta 22000 byte egin ditzake gehienez.

Behin zure profilean, Agertu-n sartu ezkero, ezkerreko zutabean, beste erabiltzaileen avatar eta sinadurak ikusi edo ez aukeratu dezakezu !

Elur iragarpenak e-mailez jaso al daitezke ?
Menu nagusian, Erabiltzaileak jarraituz Zabaltze zerrenda orrialdean iragarpen desberdinetara harpidetu zaitezke (menu honetan sartzeko, identifikatua egon behar da).
Orrialde honek elur iragarpenak e-mailez zabaltzeko zerrenda desberdinak aurkezten dizkigu eta nahi hainbat aukeratu ditzakezu, camptocamp-en izena ematean erabilitako helbide elektronikora bidaliko dira iragarpenak.

Ibilbide gidako irteeren RSS jarioa konfiguratu al daiteke ?
montagne-info.net-ekin batera mendiko egoeren buruzko informazioa elkarbanatzeko meta-motore bet ekoiztu dugu.
Sistema berri hau datu-base batean dago oinarriturik. Datu base honetan web orrialde kideetako mendiko irteeren loturak gordetzen dira: eguna, geolokalizazioa, mendigunea, ekintza, zailtasuna eta hiztkuntza. Eremu guzti hauek irteerak sailkatzen laguntzen dute. RSS jario moduan edo web orrialde batean zuzenen erabili daiteke informazio hau.

Meta-motorea pasiboa da: web-orrialde kideek elikatzen dute datu-basea. Horrela, gordetako irteerak aldatzea edo ezabatzea posible da.

Momentuz, meta-motorea ondorengo web orrialdeekin loturik dago:
* Camptocamp.org
* Montagne-info.net
* Skitour
* Gulliver.it