Nola dago informazioa antolaturik ?
Ibilbide gidan lau dokumentu mota aurkitu daitezke:
- Gailurra : (adibidez : "Mont Blanc"), gailurrari buruzko informazioa gordetzeko (izena, altuera,...). Kasu batzuetan mendiko lepoak edo bailarak ere gailur bezala kontsidera daitezke ibilbidearen helburua bertan amaitzen bada (esate baterako izotz-ur-jauzietan,...)
- Ibilbidea : (adibidez : "Les Bosses ertzetik"), ibilbidearen informazio iraunkorra hemen adierazteko (izena, zailtasuna, deskribapena,... ), gailur bat edo gehiagori loturik egon daitekeena.
- Irteera : (adibidez : "Mont Blanc, les Bosses ertzetik 15/08/2007-an"), informazio aldakorrak adierazteko: ibilbidean jasandako eguraldia, elurraren egoera, iruzkin pertsonalak,... ; Ibilbide bat edo gehiagori loturik egon daiteke (adibidez hainbat ibilbide kateatzen direnean) baita eskalada guneei ere.
- Eskalada guneak : Eskalada eskolei buruzko informazioa adierazteko, bide luzeak (luzeera anitzeko eskalada bideak) ibilbide bezala gorde daitezke xehetasun guztiak emanez eta eskalada guneari lotura eginda. Eskalada gunearen neurriaren arabera sektore desberdinak sor daitezke (izendatzeko era: "gunea - sektorea").
Gainontzeko erabiltzaileek informazioa errez aurkitu dezaten, oso garrantzitsua da informazioa dokumentu egokian sartzea !
Ibilbide bat honezkero datu-basean bada, irteera besterik ez da sartu behar. Ibilbidea edo beste edozein dokumentu zurea ez den beste hizkuntza batean existitzen bada, ez da ibilbide berri bat sor tu behar baizik eta ibilbidean bertan zure hizkuntza aukeratu eta "sor-ezazu" loturan klik egin.
Informazio gehigarria emateko beste dokumentu mota batzu ere badaude: Abiaguneak, Mendi-bordak, Eskualdeak, Artikuluak, Liburuak, Mapak eta Irudiak. Dokumentu guzti hauek gailur bati, ibilbide bati edo beste edozein dokumenturi loturik egon daitezke; honi eskerrak ez dago zertan ibilbidearen abiagunearen deskribapena ibilbidean bertan jartzerik, hortaz gain abiagune berdina duten ibilbidea bildu daitezke, etabar...
Nola sartu daiteke irteera berri bat ?
Lehenengo eta behin, irteera bat sartzeko identifikaturik egon behar da. Bi era desberdin daude irteera bat sartzeko :
Laguntzailea erabiliz
Irteera laguntzailea erabiltzeko hurrengo loturan klik eginea nahikoa da "Irteera bat gehitu"; lotura hau hasiera orrialdeko ezkerreko menuan edo menu nagusian aurkitu dezakezu "Ibilbide-Gida > Irteerak".
Laguntzeaileak gailurraren izena eskatuko dizu: izenaren zati bat idatzi "enter" zapaldu gabe. Laguntzaileak proposaturiko gailurretatik zurea aukera ezazu.
Lagauntzaileak gailur horretan dauden ibilbideetariko bat aukeratzeko eskatuko dizu.
"Irteera bat gehitu" loturan egin klik zure irteeraren edizio orrialdea sortzeko. Irteeran zehar jasandako egoerak sartzea besterik ez duzu egin behar eta lotura guztiak automatikoki sortuko dira.
Zure "gailur" edo "ibilbiderik" ez baduzu aurkitzen, egin klik Gailurra/Ibilbidea sartu loturan laguntzailea utzi eta dokumentu berriak sortzeko. Kasu horretan laguntzaile gabe sartu beharko duzu zure irteera, hemen behean adierazten den bezala.
Dokumentu baten bitartez
- Bilatu gailurra Bilaketa filtroa-ren edo kartografia-ren laguntzarekin. (Zure gailurra ez bada existitzen sor ezazu!)
- Gailurraren dokumentutik ibilbidea aukeratu. Zure ibilbidea ez bada existitzen, egin klik Loturiko ibilbide berri bat gehitu loturan.
- Ibilbidearen dokumentutik, egin klik Irteera bat gehitu loturan ibilbide honi loturiko irteera berri bat sortzeko.
Ibilbide gidaren inguruan gauza gehiago jakin nahi baduzu..
Irakurri ibilbide gidaren laguntza osoa artikulua.